2004. urtean Donostiako Axular ikastolako guraso batzuek “GERO” sortu zuten, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Talde honek ikusi zuen gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu ere egin behar dela. Geroztik sei ikuskizun plazaratu ditugu “Sasi Artean”, “Lamien Basoa”, “Talaia”, “Xereta”, “Argizaiola” eta “Itzal galdua”. Lan hauetan “jantzi” berri bat eman nahi izan diegu gure dantza eta musikei. Horretarako, gure dantzak gaurkotu egin ditugu; bestelako musikaz apaindu, argiaz margotu eta gaurko tresnez eta teknikaz hornitu eta, horrela, ikuskizun moderno, erakargarri, hunkigarriak burutu ditugu.

GEHIAGO JAKIN HARREMANA KONTRATAZIOA

GERO AXULAR DANTZA TALDEA