Beasain 2015eko abenduan atxiki zen Euskadi Lagunkoia programara. Diagnostiko egoki bat egiteko urtebete edo bi urteko denbora tartea beharko dela aurreratu dute. Lan horretarako herritarren eta herriko elkarteen inplikazioa ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Aldasororen esanetan, "hortik etorriko dira ekintza desberdinak, bai udalak gauzatu beharko lituzkeenak, edo eta udalaren eskutik herritarrek gauzatu beharko lituzkeenak".

Beasain,Gipuzkoako lurraldearen barruan kokatuta dagoen udalerria da. Hiruburutik, Donostiatik, 42 kilometrora dago, Oria ibaiaren arroan. Pirinioen mendebaldeko amaieran, Beasain eta Galea lurmuturraren artean kokatutako Bizkaiko Erdiko Sinklinalaren barruan alegia.

Beasaingo herriaren lehenengo erreferentzia 1200. urtekoa da. Data horren inguruan ematen da ezagutzera, Sandratiko (San Adriango) pasabidearen erabilpena, Arabatik eta penintsula- -barnetik etorki Bidasoarantz zihoan bidearen zati legez eta Igartzatik pasaz joan ere noski. Antzinako komunikazio-bideen gurutzaleku izatearen kokapen berezi hau izan zen noski, hirigune beasaindarrari garrantzia eman ziona. Igartzako zubiaren ondoan, jaun feudala edo jauntxoa instalatu zen eta honek, dorretxea, ola eta beste eraiki zituen. Era berean eraiki ziren baita ere Dolarea, Agirrezabalgo Ospitalea, etab. Horrela, biztanlegoaren erdigunea eraikuntza horien eta parrokiaren inguruan garatu zen.

Biztanlegoak egonkor iraun zuen XIX. mendearen bukaera arte, eta une hartan herriaren industrializazio garapenak (batez ere Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles S.A. ezaguna den enpresaren sorrerakin) inmigrazio garrrantzitsua eragin zuen, 1990ean 12461 biztanle lortu arte.
Udalerria sei biztanle-gunetan banatuta dago: hirigunea, biztanle gehienak bertan direla, Arriaran, Astigarreta eta Gudugarretako auzoak, eta Aratz-Matxinbenta eta Garingo Elizateak.

Gaur egun 12.986 biztanle daude.

Informazio gehiago: http://www.beasain.org/

 

Legazpi Euskadi Lagunkoi Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Euskadi Lagunkoian aurrera eramaten ari den faseen barruan, diagnosiaren hasieran daude. 

Alegria Dulantzi Euskadi Lagunkoi Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Udalerria Araban kokatzen da eta kontseiluak osatzen dituzten bi herri-erakundek osatzendute:

  • Alegría-Dulantzi, non biztanlegoaren %95ª biltzen den eta udalerriaren hiriburua den. onde se concentra el 95% de la población y que es la capital del municipio.
  • Egileta (en euskera y oficialmente Egileta), hegomendebaldean kokatzen den biztanlegoa hartzen duen eremua.

Informazio gehiagorako: http://alegriadulantzi.com/eus/index.php

Zarautz Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Zarautz Gipuzkoako kostaldean aurkitzen den hiria da. Historikoki garrantzitsuak diren hainbat monumentu dauzka hirigunean. 

Euskadi Lagunkoiako faseen barruan, diagnosiarekin hasi berri da. 

Idiazabalgo Udala Euskadi Lagunkoia Sustraietatikera 2014ko ekainean batu zen.

Horrela jaio zen Idiazabal Lagunkoia. Herrian ekimen lagunkoiekin hasiko du ikastaro berria herri honek. Emango duten lehen pausoa ekimenak zertan datzan herritarrei komunikatzea izango da. 

Gaztaren mamia

2212 biztanle ditu herrigunea, Urtsuaran auzoa eta hainbat baserritan banatuta. 

Idiazabal ezaguna da izen berbera duen gaztarengatik. 

Idiazabal herriko web orria

Eibar Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Eibar 22km2ko Gipuzkoako hiri bat da. Eibar beti izan da hiri esanguratsua historian zehar, eskualdeko ekonomia eta kulturan zerikusi handia izan duena. Bost auzo ditu: Otaola, Aginaga, Arrate, Mandiola y Gorosta; baserri, basilika eta ermita garrantzitsuekin. 

Euskadi Lagunkoian aurrera eramaten ari den faseen barruan, diagnosia bukatzen ari da egindako bilerekin eta inkesten azken fasean aurkitzen da. 

 

Zanbrana 2013ko azaroan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari

Zanbranako Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Zanbrana Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu zanbranar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Udalerria Añanako Kuadrillaren barnean dago; lau herrigune ditu eta Zanbranan daude bertako zerbitzu gehienak, udaletxea barne.

Inglares ibaia igarotzen da udalerritik. Ibai hori Arabako Mendialdeko (ekialdetik mendebaldera, Kodes, Kantabria eta Toloño mendilerroek osatua) hegoaldeko mendietan sortzen da, zehazki, Pipaonen. Bere ibilbidean zehar, ibai honetako ura Pipaon, Urizaharra, Herrerias, Bergantza, Ozio, Vallejo, Santikurutze eta La Venta udalerrietatik igarotzen da. Ibai honen ibilbidean barrena daude kokatuta Zanbrana udalerria osatzen duten herriguneak.

Informazio gehiago: www.ayuntamientodezambrana.com

Diagnóstico del Municipio

Antzuola Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Gipuzkoako udalerria (Debagoiena), Deskarga mendatearen magalean, Bergara eta Zumarraga artean dago. 2.100 biztanle (antzuolarrak). Mugak: iparraldean Azkoiti eta Bergara, hegoaldean Oñati eta Legazpi, ekialdean Urretxu eta Zumarraga eta mendebaldean Bergara.
Industria da udalerriko ekonomia jarduera nagusia abeltzaintzaren eta nekazaritzaren gainetik.

Antzuola diagnosiaren fasea bukatzen ari da. Lehenengo seihilabetean eskola eta elkarte ezberdinetan banatu ziren lagunkoitasunari buruzko hainbat inkesta bete zituzten eta momentu honetan proiektuaren 8 atalak jorratzen diren bilera bukatzen ari dira. 

Martxan jarri dituzten ekimenen barruan "Tipi-Tapa" (nire auzoa maite dut) dago: auzo ezberdinetan hobekuntzak egiteko elkartzen dira adin ezberdinetako pertsonak eta ondoren Udalari transmititzen dizkiote. 

Informazio gehiagorako: http://www.antzuola.com/

 

Añana 2013ko azaroan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari

Añanako Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Añana Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu añanar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Udalerria bi herrik osatzen dute: Atiega eta Gesaltza Añana. Azken hori da udalburua eta herrigune nagusia. Atiegak administrazio batzar batek gidatutako kontzeju bat osatzen du, eta badu barne autonomia pixka bat; Gesaltza Añana, aldiz, udalerriak administratzen du zuzenean. Gesaltza Añana ospetsua da bere gatz ustiategiagatik; gaur egun ez dago martxan, baina zaharberritzen ari dira.

1997ra arte, udalerriak ere Gesaltza Añana izena zuen.

Informazio gehiago: www.cuadrilladeanana.es/anana/

Herriaren Diagnosia

Kanpezu Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Udalerria Araban kokatzen da eta kontseiluak osatzen dituzten bost herri-erakundek osatzen dute: Antoñana, Bujanda, Orbiso, Oteo y Santikurutze Kanpezu.

Herriaren weborria: http://www.campezo.eus/

 

Armiñon 2014ko urtarrilean atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari

Armiñongo Udala 2014ko urtarriletik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Armiñon Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu armiñondar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Udalerriak hiru herri barne hartzen ditu, eta herri horiek, aldi berean, kontzejuak osatzen dituzte:

  • Armiñon, herri nagusia eta udalburua.
  • Estavillo.
  • Lacorzana; biztanle gutxi zituenez kontzeju izateari utzi zion, eta gaur egun udalerriak administratzen du zuzenean.

Informazio gehiago:  www.cuadrilladeanana.es

Herriaren Diagnosia