Añana 2013ko azaroan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari

Añanako Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Añana Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu añanar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Udalerria bi herrik osatzen dute: Atiega eta Gesaltza Añana. Azken hori da udalburua eta herrigune nagusia. Atiegak administrazio batzar batek gidatutako kontzeju bat osatzen du, eta badu barne autonomia pixka bat; Gesaltza Añana, aldiz, udalerriak administratzen du zuzenean. Gesaltza Añana ospetsua da bere gatz ustiategiagatik; gaur egun ez dago martxan, baina zaharberritzen ari dira.

1997ra arte, udalerriak ere Gesaltza Añana izena zuen.

Informazio gehiago: www.cuadrilladeanana.es/anana/

Herriaren Diagnosia

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter