Antzuola Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Gipuzkoako udalerria (Debagoiena), Deskarga mendatearen magalean, Bergara eta Zumarraga artean dago. 2.100 biztanle (antzuolarrak). Mugak: iparraldean Azkoiti eta Bergara, hegoaldean Oñati eta Legazpi, ekialdean Urretxu eta Zumarraga eta mendebaldean Bergara.
Industria da udalerriko ekonomia jarduera nagusia abeltzaintzaren eta nekazaritzaren gainetik.

Antzuola diagnosiaren fasea bukatzen ari da. Lehenengo seihilabetean eskola eta elkarte ezberdinetan banatu ziren lagunkoitasunari buruzko hainbat inkesta bete zituzten eta momentu honetan proiektuaren 8 atalak jorratzen diren bilera bukatzen ari dira. 

Martxan jarri dituzten ekimenen barruan "Tipi-Tapa" (nire auzoa maite dut) dago: auzo ezberdinetan hobekuntzak egiteko elkartzen dira adin ezberdinetako pertsonak eta ondoren Udalari transmititzen dizkiote. 

Informazio gehiagorako: http://www.antzuola.com/

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter