PegatinaHELBURUA: “Adinarekiko lagunkoiak diren establezimenduak sustatzea”, adinekoen beharrak aintzat hartuta.

Aholku bidezko hezkuntza kanpaina bat da eta, kostu txikiko edo kosturik gabeko hobekuntzak eginda, enpresei bezero adinekoagoak erakartzen lagundu nahi die.

Eman izena eta zure establezimendua bezeroekiko lagunkoia izan dadin eta adinekoen beharretara egokitzen joan dadin lagunduko dizugu.

Izan lagunkoi

Urrats erraz batzuk eginda, zure establezimendua lagunkoi izatea lortuko duzu.

 

 

ESTABLEZIMENDU LAGUNKOI BIHURTZEKO ARRAZOIAK

Joera soziodemografikoak

  • Biztanleriaren zahartzea mundu osoan antzeman daitekeen joera da. Gizarte gero eta zahartuagoetan bizi gara.
  • Gaur egun, Euskadin 65 urtetik gorako pertsonen portzentajea % 20,2koa da (2013) eta 2050erako kopuru horrek % 36 inguru gora egitea espero da; urte horretarako, 10 pertsonatik 3k baino gehiagok 65 urte baino gehiago izango dituzte.
  • Era berean, biztanleen kontsumo masiborako diseinatutako azalera handiak ugaldu egin dira eta denda txikiek salmentak ugaritu eta bezeroen sarea fidelizatu/handitu behar dute.

Zure negoziorako aukera

Adinekoek:

  • Denda txikietan erosi ohi dute.
  • Leialtasunarekin saritzen dute bezeroari zerbitzu ona ematea.

Zure negozioa ondorengoetarako presta daiteke:

  • Bezeroarentzako arretaren kalitatea handitzeko, ez bakarrik adinekoei dagokienez, baizik eta baita pertsona guztiei dagokienez ere.
  • Gune seguruagoak eta erosoagoak sortzea.
  • Hazteko ahalmen handia duen merkatu segmentu bat erakarri eta fidelizatzeko.

Establezimendu Lagunaren programak ondorengoak eskaintzen dizkizu:

  • Zure negozioaren lagunkoitasuna hobetzeko jarraibideak ezagutzea.
  • Autoebaluazioa egitea, hobetzeko eremuak identifikatzeko.
  • “Establezimendu laguna” zigilua lortzea, zure konpromisoaren berri emateko.
  • Ekimen lagunkoien sarean sartzea eta Leku Lagunkoien Mapan eta Establezimendu Lagunen Gidan agertzea.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter