Artikulu indizea

 

GIRO FISIKOA

Diseinu unibertsala eta irisgarritasuna

Kosturik gabeko hobekuntzak:

● Ziurtatu ateak eta pasabideak zabalak direla.
● Zure negozioan egon edo itxaron egin behar bada, ziurtatu leku nahikoa eta egokia dagoela gurpildun aulkiak edo ume aulkiak sartzeko.
 
Kostu txikiko hobekuntzak:

Esertzeko lekua izatea (adibidez, supermerkatuan aulkiak edo bankua jartzea, baita bezeroak berehala hartu ezin dituen jatetxe edo bulego bateko itxaron eremuan ere).
Negozioaren kanpoaldean bankua edo eserlekuak izatea, adinekoek edo bestelako pertsonek atseden hartu ahal izateko eta heldulekua izateko.

Kostua duten hobekuntzak:

Sarrera maila berean ez badago, hausnartu arrapala jartzea, gurpildun aulkia edo taka-taka darabiltenei eta ume aulkiarekin datozenei sarbidea errazteko.
Hausnartu ate automatikoak jartzea edo zailtasunak dituzten pertsonei ateak irekitzen laguntzea.