araba comercio

Gasteizko komertzioak Euskadi Lagunkoiak bultzaturiko praktikak beraien salguneetan zabaltzen diardute. 

Oraingo honetan Arabako Komertzio Federazioa izan da, ekainaren 12an, ikastaroa antolatu duena. 

Eskerrik asko antolatzaile eta bertaraturiko saltokiei!

Beasain comercio

Geroz eta gehiago dira Euskadi Lagunkoiak bultzatzen dituen praktika onetara gehitzen diren merkataritza guneak. 

Ikastaro hau eskaini duen azken udalerria Beasain izan da. Goierriko herri honek 17 establezimedu bildu ditu gida lagunkoia beraien dendetan martxan jartzeko. 

Eskerrik asko proiektu honetan sinistu eta bultzatzeagatik!

 

gasteiz comercio

Arabako hiriburuak, Euskadi Lagunkoiaren establezimendu lagunkoien ikastaroa antolatu du ekainaren 7an. Ekimena Gasteizon, Gasteizko merkatarien Elkarteak bultzatua izan da.

Guztira 23 denda izan dira teknika lagunkoiak beraien merkatalgune eta establezimenduetan txertatzeko gogoa azaldu dutenak ingurukoentzako ere erosotasuna eskaintzeko helburuarekin. 

Lerro hauen bitartez parte hartu zuten guztiei eta bereziki Gasteizon Elkarteari gure eskerrik beroena eman nahi diegu ekitaldia antolatzeagatik. 

Eskerrik asko!

gorlizbat 1

 

gorlizbat 2Gorlizko herri bizkaitarrean Euskadi Lagunkoiak sustaturiko establezimendu lagunkoien praktika onak martxan jartzeko bidean dabiltza. Ekainaren 1ean, 11 komertzio izan ziren dendetarako praktika lagunkoien inguruko informazioa jaso eta ikasi zutenak. 

Eskerrik asko denei!

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkaritza batek parte hartu du Silesia eskualdeko Chorzow (Polonia) hirian egin den V. Senior Citizen kongresuan. Bertan, Jaurlaritzak sustatutako eta EAEko hainbat erakundek parte hartzen duten Euskadi Lagunkoia programa eredu gisa aurkeztuko dute, kongresuko egitaraua horiek dituelako langai: Best European Practices (Europako jardunbide egokiak).

mungia

Egunetik egunera handituz doa Euskadi Lagunkoiak establezimenduen inguruan zabaltzen dituen praktika onak ezagutzeko nahia.

Maiatzaren 20an, Mungiako 8 saltokik parte hartu zuten Establezimendu Lagunkoiei buruz eskaini zen ikastaroan.

zumarraga establecimientos

 

Egunetik egunera handituz doa Euskadi Lagunkoiak establezimenduen inguruan zabaltzen dituen praktika onak ezagutzeko nahia.

Kasu honetan Zumarragako dendak izan dira, atzo, maiatzak 4, establezimenduen praktika onetarako programa egin eta bukatu zutenak. Guztira 14 komertzio izan dira parte hartzaileak. 

ermua

Maiatzaren 26an, Antzuola Lagunkoia taldeak Ermua bisitatuko du Ermuamugi proiektua gertutik ezagutu eta zirkuitu osasuntsuez gehiago jakiteko, eta Antzuolan egiten ari diren ibilaldi lagunkoien esperientzia beraiei jakinarazteko. 

 

Ermuako Udaletik dioten bezala:

 

"Ermuan oraintsu prestatu eta oinezkoentzat diren zirkuitu osasungarria hainbat ditugu. Zirkuituen ezaugarriak ondorengoak dira: seguruak dira, argia dutelako eta trafikotik bananduta daudelako; hurbilekoak dira etxebizitza gehienen ondoak baititugu, irisgarriak dira malda handirik ez dutelako, seinaleztatuak daude distantzia eta denbora adierazten baitute eta teknologiaz hornituak daude, Hiribili eskuturrekoarekin konektatzeko eta jardueraren datuak biltzeko balio baitute. Oinez ibiltzea jarduera ludiko, kirolekoa eta soziala da, non nahi izanez gero ez garen inoiz bakarrik aurkituko pertsona ugari baitira pasioan ibiltzen direnak, egunero.

 

Hiru ibilbide ditugu orain artean, luzera ezberdinak dituztenak eta kolorez adierazita daudenak. Guztien abiapuntua herriko plaza da: Zubiaurretik Goitondora artean (4.425 metro), Zubiaurretik Urtiara (1.785 m) eta Zubiaurre kaletik Sallabentera (1.500 metro). Hiribili pultsera izanez gero paseatzera ateratzen garenean gure datuak automatikoki bildu ahal izango dira. Eguneroko datuak (distantzia, denbora, abiadura, kaloria kopurua, eta abar... ) bildu egiten baititu fitxa pertsonal batean, zeina gerora Internet bidez kontsultatu ahal izango dugun. Eskuturrekoa kiroldegian jaso dezakegu, Jarduera Fisikoan Orientatzeko puntuan."

urretxu charla

Urretxun elkarteen artean galdera orriak banatzen hasi dira pertsona helduei buruz. Kale mailan ere galdera berdinak egingo zaizkie herritarrei. 

Iritzia eman nahi duten herritarrek Udaleko eta Kultur Etxeko harreran dauden galdetegiak bete eta bertako postontzietan utziz egin dezakete edo Online dagoen inkesta orria betez. 

 

 

antzuola noain

Apirilaren 30ean, Antzuola Lagunkoia taldeak Noaingo "Zentzumenen Parkea" bisitatu zuten Mikel Baztanen eskutik eta erabat pozik itzuli ziren. 

"Azken 10 urte hauetan, Noaingo herriak eraldaketa urbanistiko nabarmena izan du. Lorategi eta espaloirik gabeko herria izatetik askoz itxura hobeagoa eta erakargarriagoa izatera pasatu da. Horrela sortu zen "Zentzumenen Parkea" izena, lorezaintza kalitate gorenekoaren bitartez bisitariak entretenitzeko. 5 leku ezberdin sortu ziren bakoitza zentzumen batekin lotuz. Modu berean, leku bakoitzak loretzaintzako leku berezi batekin bat egiten du bertako jakinduria zabalduz".

Ezagutu nahi duzu?

 

legazpia charla

 

Legazpiko bizilagunak hasi dira diagnosiarekin. Otsailean herritik lehen ibilaldia ematera atera ziren bertako hobekuntzak identifikatu eta ondoren Udaletxean aurkezteko, eta maiatzean zehar lagunkoitasunari buruzko galdetegiak banatzeari ekingo diote. 

Gainera, apirilaren 4an proiektua herriari aurkeztu zioten legazpiarrek prozesuan parte hartu dezaten. 

 

 

 

 

ormaiztegi herria

Maiatzaren 13an, ostirala, lehen bilera egin zen Ormaiztegi herrian. Lehen puntu honetan kanpoko espazioez eta eraikuntzez hitz egin zen. 

Hurrengo pausoa bat egiteko karta formalizatzea izango da uztaileko batzarretik pasako dena. 

 

eibar2eibar3

Eibarren 2015ean diagnosi fasea egin zuen. 400 galdera orri baino gehiago jaso ziren elkarte ezberdinetako pertsonekin bildu ostean, bigarren faserako balioko duten ekimen proposamen informe batean azaldu direnak.

Pertsona helduen XXIII. Hamabostaldia apirilaren 15ean hasi zen. "Eibar pertsona helduen lagun" izenburupean herriarentzako diagnosia aurkeztu zen. 

Apirilaren 15 eta 29 bitartean ekintza ezberdinak atera dira aurrera, Produktuen Feria eta Pertsona Helduentzako Zerbitzuak bezala, edo Idoia Sarasquetak emaniko hitzaldia, besteak beste.