Yishun es la primera de muchas comunidades que buscan volverse más inclusivas en Singapur. 

La demencia no es una enfermedad específica sino un conjunto de síntomas que van deteriorando la memoria y las habilidades cognitivas de las personas. En Singapur 1 de cada 10 habitantes mayores de 60 años sufre de demencia y, de acuerdo a un estudio del Institute of Mental Health, la mitad de los ciudadanos de 85 años o más padece esta condición.

Bideo interesgarri bat uzten dizuegu, non Antonella Broglia, Italian jaioa eta Zuzenbidean Doktore, "Gure helduen bizitza duintzeaz" hitz egiten duen Para todos la 2 saioan. 

Bere azalpenean, herritarren ekimenetan sakontzen du eta beste herrialde batzuetan aurrera eramaten ari diren hainbaten adibidea ematen du. 

Ikusi bideoa 

programa rtve

Nola neur daiteke lagunkoitasuna? OMEk "HIRIETAKO PERTSONA HELDUEN EGOKITZAPEN GRADUAREN NEURRIA" dokumentua aurkeztu du Kobeko Zentroko ekipoak egina. 

Dokumentua ikusi

 

Brasilen, urriaren 21 eta 22an egin zen "Age-Friendly Initiatives: Beyond Cities and Communities" Foroan munduko hainbat herrialdeetako esperientzi lagunkoiak ezagutu ahal izan ziren. 

Batzar honetan Euskadi Lagunkoiaren "Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida praktikoa" ezagutzera eman ahal izan zen modu internazional batean, eta oso harrera ona eduki zuen. Elkarteratze hauek herrialde ezberdinetako profesionalek beraien herrialdeetan aurrera ateratzen ari diren proiektuak ezagutarazi, ikasi eta partekatzeko balio dute, ondoren beraien herrialdeetan martxan jartzeko. 


Euskadi Lagunkoia proiektuak, eta gidak zehazki, Australiako Unley hiriko arduradunei biziki deitu zien atentzioa beraien herrialdean praktikan jartzeko. Hain harrera ona eduki du, ingelesera itzultzeko ardura hartu zutela eta ondoren internazionalki zabaltzeko. 

Hemen gida ingelesez

portadaguiaingles

Zahartzaro aktiboan aditua eta ekimena New Yorken finkatzeaz arduratu zen Ruth Finkelsteinek elkarrizketa bat eskaini du, non, besteak beste, hiri edo komunitate baten lagunkoitasuna neurtzeko erabakiorrak diren alderdiak zenbatzen eta uztartzen dituen. 

Pasa den urriaren 21 eta 22an, Euskadi Lagunkoia esperientzia Brasilen ospaturiko "Age-Friendly Initiatives: Beyond Cities and Communities" Foroan elkarbanatu izan zen. Mundu guztitik etorritako ordezkariek lagunkoitasunaren inguruan aurrera daramazkiten proiektuak aurkeztu ahal izan zituzten. Esanguratsuenen artean Sao Paulo, Nueva York, Quebec, Melbourne eta Japon daudelarik. 

Euskadi Lagunkoiaren Aurkezpena

Informazio gehiago

Age-Friendly Cities and Communities (AFCC) ekimenak mintegi digital bat antolatu du ekimenera atxikituta daude hiri eta komunitateei zuzendua, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik kasu. Gure proiektuak aktiboki hartuko du parte ikastaro on-line honetan.  

age friendly
Osasunaren Mundu Erakundeak munduan zehar aurrera ateratzen diren ekimen lagunkoien inguruko datu base bat sortu du bere web orrialdean. Bertan, guk sorturiko "Establezimendu lagunkoiak" programari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue. 

Geoff Green, OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearen Kontseiluko Presidentea, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren aurzkepen ofizialean egon zen, Donostiako Aquariumean joan den uztailaren 3an ospatua. 

Euskadi Lagunkoiak joan den ekainaren 2an online mintegi batean hartu zuen parte, munduko hirietako eta komunitateetako lagunkoitasuna sustatzeko helburua zuen ekimena. Arrakastatsua izan zen mintegi digitala: guztira, 177 pertsonek hartu zuten parte, horietako %80 estatubatuarrak izan zirelarik. Euskadi Lagunkoia 'Sustraietatik' egitasmoak interes handia piztu zuen partehartzaileen artean, batik bat Ondarean eta Denbora Bankua ekimenek. Interneten bitartez egindako elkartrukea baliagarria izan da hirien eta komunitateen arteko esperientziak partekatzeko. Euskadi Lagunkoiak hildo beretik jarraituko du lanean, halako ekintza globaletan parte hartuz. 

Urriaren 4an International Istanbul Initiative on Ageing ekitaldian izan ginen, Euskadi Lagunkoia proiektua aurkezten, The Best Future Vision of an Age-Friendly Initiative lehiaketan 10 finalisten artean gelditu ondoren.

La iniciativa Age-Friendly Cities and Communities (AFCC) ha organizado un seminario digital para aquellas ciudades y comunidades que está suscritas a la iniciativa, como es el caso de Euskadi Lagunkoia Sustraietatik. Nuestro proyecto tomará parte activa en este curso on-line para ir aprendiendo y mejorando en la metología para hacer de Euskadi una comunidad más amigable con las personas mayores. Ciudades y comunidades de todo el mundo participan en esta iniciativa, pionera a nivel mundial por su trabajo en red y las herramientas de trabajo que ofrece a los que participan en ella.